Páginas

viernes, 7 de marzo de 2014

Igorreko Enplegu Azoka

Igorreko Udalak, 2013an, Beharbide proiektua abiarazi zuen langabezian zeuden pertsonak laguntzeko eta herriko enpresak sustatzeko asmoz.
    Igorreko Udalak, 2013an, Beharbide proiektua abiarazi zuen langabezian
zeuden pertsonak laguntzeko eta herriko enpresak sustatzeko asmoz.

    Martxoaren 20an, Igorren, Kultur Etxean enpleguari buruzko azoka egingo da.
Ekintza honen xedea, ingurunean dauden lan eskariak eta enpresek eskatzen
dituzten langileen ezaugarriak igorreztarrei helaraztea eta ezagutaraztea da.

    Lan azoka honetan hurrengo zerbitzuak eskainiko dira:
1. Proiektuaren 1. fasean parte hartu eta Igorren prestakuntza nahiz langile
beharrizanak aurkitzen lagundu duten enpresa guztien erakusketa egitea.
2. Laneratzea handitzeko asmoz, Udalak 2014an orientatzeko, prestatzeko eta
lana bilatzeko egingo dituen jarduera guztien berri ematea.
3. Curriculumak jasotzea, oraingo lanpostuetarako edo etorkizunean hutsik
geratu daitezkeen lanpostuetarako zenbait profil edukitzean interesa erakutsi
duten enpresentzat.
4. Lana bilatzeko teknika efikaziei eta gaitasun profesional eskatuenei
buruzko orientabidea eskaintzea eta informazioa ematea, bi hitzaldien bidez.

    Lan azokarako sarrera librea da goizeko 11:00etatik arratsaldeko 19:00ak
arte.

    Talde txikiko hitzaldiak, ordubetekoak dira eta 12:00etan nahiz 18:00etan
egingo dituzte.

    Zenbait lan poltsa egongo direnez gero, curriculumak eramatea komeni da.

   Aurrez aurreko atentzioa jaso nahi dutenek beharbide@aldalan.com helbidera idatzita edo
946 026 209

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Tus comentarios, opiniones e información serán provechosas para la gente que visita el blog y para nosotros/as. Agradecerte tu participación.